XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alaitasunarekin
nahi badezu bizi,
gure erromeriak
ez itzazu utzi,
ai, gaztia,
ez itzazu utzi,
damutu ez zaitean
bihar edo etzi.

Dantzaleku itxira
joaten bazera,
lo egin beharrean
gaua pasatzera,
ai, gaztia,
gaua pasatzera,
etsaian eskuetan
eroriko zera.

Sarri hasi bazera
salara joaten,
porro erre eta
whisky edaten,
ai, gaztia,
whisky edaten,
artzai hobe zenuke
mendi-punta baten.

Berdin da trikitia,
berdin porrusalda;
gaurko erromerian
sermoia izan da,
ai gaztia,
sermoia izan da:
agurtutzera goaz
egiak esanda.